XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IASON'EK.- Ene! ene! satsu ta aur-eraile ori!.
MEDEIE'K.- Zoaz etxera ta eortz ezazu emaztea.
IASON'EK.- Banoa, bi semeak gabe ordea.
MEDEIE'K.- Eztira ezer negarrok.
Zaude zartzaroari begira.
IASON'EK.- Oi seme laztan-laztanok!.
MEDEIE'K.- Amarentzako bai, zuretzako ez ordea.
IASON'EK.- Onezkero il egin al dituzu?.
MEDEIE'K.- Zeu mineraztearren.
IASON'EK.- Ene! Aurren ao maitea laztan dezadan gogoa dut errukiez errukarri onek.
MEDEIE'K.- Orain bai mintzo zatzaizkie, orain bai txeraz agurtzen dituzu; orduan ordea zapuztu egiten zenituen.
IASON'EK.- Indazu iainkoarren, semeon azal leguna uki dagidan.
MEDEIE'K.- Ezinezkoa da.
Alperrik ialki zaizu itz ori.
IASON'EK.- Tzeu! Badantzuzu nola aizatzen gaituen eta nolakoak iasaten ditugun aur-eraile gorrotagarri ta leoi-eme orrengandik!.
Alabaina, al dudan bestean negar egin eta iainkoak artzen ditut lekuko: eta iainkoei auxe aitortzen diet: semeok ilerazita eskuz uki ditzadan eta ilotzak eortz ditzadan eragotzi egiten didazula alegia.
Bein ere neronek sortu ezpanitu, zuk ilda ikus enitzan!.
ABESLARI-TALDE-BURUAK.- Askoren epaile da Olimpu`n Tzeu ta ustez ez usteko asko burutzen dute iainkoek.
Dirudiena ezta gertatzen ta eztiruditenen bidea idoroten du iainkoak.
Gertaera au orrelaxe gertatua da.
AZKENA.